Berta
García Orosa: “Politika arloan gero eta gehiago jotzen da pertsonifikaziora”
Itxaso León eta Eider Jaio
2016ko urriaren 3an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio
Zientzien fakultatera etorri zen Berta García Orosa, Santiago de Compostelako
unibertsitateko kazetaritza irakaslea. Konbergentzia eszenatokian kazetaritza
politikoaren eta komunikazio estrategiaren giltzarriei buruzko hitzaldia eman
zuen. Entzuleak EHU-ko bigarren mailako Kazetaritza, Publizitate eta HHPPetako
eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak izan ziren.
Komunikazio Gabineteei eta hauen gaur egungo garrantziari buruz mintzatu
zen García Orosa. Gabineteek aldaketa asko egin behar izan dituzte gaur egungo
egituretara moldatzeko: Gaur egun mezua sortzen da, gero mezua eguneratzen da,
ezagutu eta aztertzen da eta azkenik hartzaileekin feed-backa gauzatzen da.
Joera berriak
Politika arloari dagokionez herritarren botoa aldatzeko metodoak ere guztiz
aldatu dira, ez ordea kontatzeko lanabesak. Hiru tresna nagusi erabiltzen dira
horretarako. Lehena, Storytelling delakoa da: Garcíaren hitzetan, "istorio
bat kontatzen da eta horrela hartzaileen gogoetan geratzen da". Indar
handia du, eta horri esker politika pertsonifikatu egiten da, hizlariaren
aburuz. Bigarrena Transmedia da, non medio ezberdinak erabiliz istorio baten
kontaketa gauzatzen da. Azkenik, Frames-i buruz hitz egin zuen Garcíak, hau da,
egitura horienganako hartzaileak duen ikuspuntuari buruz.
Iturria: Ziber Egunkaria
Iturria: http://www.ehu.eus/eu/web/gkz-csc

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina