10/11/2016

Prentsaurrekoa: Berta García Orosa

Berta García Orosa: “Politika arloan gero eta gehiago jotzen da pertsonifikaziora”

                                                                                                                     Itxaso León eta Eider Jaio

2016ko urriaren 3an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatera etorri zen Berta García Orosa, Santiago de Compostelako unibertsitateko kazetaritza irakaslea. Konbergentzia eszenatokian kazetaritza politikoaren eta komunikazio estrategiaren giltzarriei buruzko hitzaldia eman zuen. Entzuleak EHU-ko bigarren mailako Kazetaritza, Publizitate eta HHPPetako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak izan ziren.

Komunikazio Gabineteei eta hauen gaur egungo garrantziari buruz mintzatu zen García Orosa. Gabineteek aldaketa asko egin behar izan dituzte gaur egungo egituretara moldatzeko: Gaur egun mezua sortzen da, gero mezua eguneratzen da, ezagutu eta aztertzen da eta azkenik hartzaileekin feed-backa gauzatzen da.


Joera berriak
Politika arloari dagokionez herritarren botoa aldatzeko metodoak ere guztiz aldatu dira, ez ordea kontatzeko lanabesak. Hiru tresna nagusi erabiltzen dira horretarako. Lehena, Storytelling delakoa da: Garcíaren hitzetan, "istorio bat kontatzen da eta horrela hartzaileen gogoetan geratzen da". Indar handia du, eta horri esker politika pertsonifikatu egiten da, hizlariaren aburuz. Bigarrena Transmedia da, non medio ezberdinak erabiliz istorio baten kontaketa gauzatzen da. Azkenik, Frames-i buruz hitz egin zuen Garcíak, hau da, egitura horienganako hartzaileak duen ikuspuntuari buruz.

Iturria: Ziber Egunkaria


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina