Ba al dakizu nola ospatzen dituzten gabonak mundu guztian zehar? Zer erosiko diezu aurten zure lagun eta familiari? Bilbo inguruan plan bila al zabiltza? Gabonak heltzear daude jada eta Ziber Egunkarian haietaz disfrutatzeko gako batzuk emango dizkizugu:
2016ko Azaroaren 7 eta 8an Bizkaia Aretoan jazotako Ziberkazetaritzaren Nazioarteko VIII. Kongresuaren inguruko albisteak eta ikus-entzunezko materialak ikusi nahi badituzue jo ezazue gure webgunera:
Imanol Murua: “Kazetaritza politikoa komunikazio bulegoek zuk argitaratzerik nahi ez duen hori argitaratzea da ”
Kazetari politikoak informazio iturriekin sortzen diren harremanen eragina goraipatu du hitzaldian zehar
Oiane Luaces eta Ane Escala
Euskal Herriko Unibertsitateanirakasle den Imanol Murua kazetariak, kazetariek beraien informazio iturriekiko independentziaren garrantzia nabarmendu zuen Kazetaritzaren Politikoaren eta Komunikazio Estrategikoaren Giltzarriak jardunaldian, EHU-ko Leioako Campusean egin zena.Muruak kazetari bezala iturri propioak izatearen beharra eta garrantzia adierazi zuen bertan, eta, era berean, horiekin konfiantza harremanak izateak dituen arriskuak.
Kazetari politiko aritzearen eskarmentua oinarri hartuta, EHU-ko irakasleak hainbat ondorio aurkeztu zizkion entzulegoari ekitaldian, hitzaldiaren ardatz gisa informazio iturriekin sortzen diren konfiantza-harremanak kazetariaren lana baldintza dezaketela planteatuz.
“Gehiago kontatzen genuen gutxiago genekienak askoz gehiago zekitenak baino”, adierazi zuen kazetariak gabinete politikoan lan egin sasoiaren inguruan. Ildo horretik, Lance Amstrong txirrindulariak doppinarekin izan zuen istilua gogora ekarri zuen Muruak, txirrindularitzan espezializatutako kazetariek berria zabaldu aurretik gaiari buruz jakinaren gainean zeudela azpimarratuz.
Muruak informazio “konfidentzialaren” erabilgarritasun ezari erreparatu dio ere, informazio iturriekin harreman onak izatearen fruitua izanik, baina argia ikusi ezin dutenak. Irakaslearen aburuz, kazetariak ezin du inoiz ahaztu irakurlearentzat edo entzulearentzat lan egiten ari duela; izan ere, haren ikuspegitik arazorik larriena lan egiten den komunikazio bulegoaren interes eta irizpideen arabera jokatzea litzateke kazetari aritzerakoan.

Berta
García Orosa: “Politika arloan gero eta gehiago jotzen da pertsonifikaziora”
Itxaso León eta Eider Jaio
2016ko urriaren 3an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio
Zientzien fakultatera etorri zen Berta García Orosa, Santiago de Compostelako
unibertsitateko kazetaritza irakaslea. Konbergentzia eszenatokian kazetaritza
politikoaren eta komunikazio estrategiaren giltzarriei buruzko hitzaldia eman
zuen. Entzuleak EHU-ko bigarren mailako Kazetaritza, Publizitate eta HHPPetako
eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak izan ziren.
Komunikazio Gabineteei eta hauen gaur egungo garrantziari buruz mintzatu
zen García Orosa. Gabineteek aldaketa asko egin behar izan dituzte gaur egungo
egituretara moldatzeko: Gaur egun mezua sortzen da, gero mezua eguneratzen da,
ezagutu eta aztertzen da eta azkenik hartzaileekin feed-backa gauzatzen da.
Joera berriak
Politika arloari dagokionez herritarren botoa aldatzeko metodoak ere guztiz
aldatu dira, ez ordea kontatzeko lanabesak. Hiru tresna nagusi erabiltzen dira
horretarako. Lehena, Storytelling delakoa da: Garcíaren hitzetan, "istorio
bat kontatzen da eta horrela hartzaileen gogoetan geratzen da". Indar
handia du, eta horri esker politika pertsonifikatu egiten da, hizlariaren
aburuz. Bigarrena Transmedia da, non medio ezberdinak erabiliz istorio baten
kontaketa gauzatzen da. Azkenik, Frames-i buruz hitz egin zuen Garcíak, hau da,
egitura horienganako hartzaileak duen ikuspuntuari buruz.
70 ikasle atzerritar etorri dira EHU-ra aurtengo
lehenengo seihilabetekoan
Unibertsitateak kreditu bat ematen die nazioarteko
ikasleei hasierako hilabetean laguntzen dieten EHU-ko ikasleei
Julen
SAN ESTEBAN eta Ane ESCALA
Buddy programan esku hartu duten ikasleei fakultateak kreditu batekin saritzen
die, eta hori badirudi ere horretan izena emateko arrazoi nagusia, beste herrialdetatik
etortzen diren gazteekin harremanak bilatzen dituzten ikasleak badaude. Jon
Ander Kanpandegik aipatu du ezagutu duela buddy izanaren ondorioz hasitako
harremanarekin jarraitu duten ikasleak.
Kurtso honetako lehen seihilabetekoan,
Erasmus programa eta antzekoen eskutik atzerritik 70 ikasle etorri dira EHU-ko
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera ikastera. Halaber, ikasle hauei
ongi etorria eta hastapenak errazteaz arduratzen diren ikasleak, buddy
programan parte hartzen dutenak alegia, ikasle atzerritarren erdia izan dira.
Dekanatoko teknikoa den Jon Ander Kanpandegik adierazi duen bezala, urtero
bigarren seihilabeteko buddiak nabarmenki gehiago izaten ohi dira
lehenengoarekin alderatuz. Are gehiago, kopuruak urtarrilean alderantzizkoak
dira, buddyak nazioarteko ikasleak baino gehiago izaten direlako. Izan ere,
“buddy programaren lehenengo deialdian izena emateko egiten den bilera ekainean
burutzen da eta, une horretan, ikasleak dagoeneko itzuli izan dira euren etxera
ikasturtea bukatu baita”, zehaztu du Kanpandegik.
Lukas Fuhtmannek, Alemaniatik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera etorri den ikasleak, programan parte hartzearen esperientzia positiboa izan dela jakinarazi du. Halere, esan du klaseetan ikasle lokalak berera joaten direla eta agian interesgarria litzatekeela, buddy programaz aparte, bestelako aukerak edukitzea unibertsitatearen partetik.
EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea etorritako nazioarteko ikasleak
Kurtso berriaren hasiera dela eta Leioako campuseko supermerkatuko salmentek gora egin dute
Eider Jaio eta Itxaso León
Leioako Campuseko Eroski Aliprox supermerkatuko salmentek susperraldia jasan dute ikasturte berriaren hasierarekin batera. Ikasleen bueltarekin batera, supermerkatua berriz bezeroz bete da. Elena Pazos Castrok, supermerkatuko langileak dioenez, abuztuan ateak itxita eduki eta gero, esku onez hartu dute ikasturte berria.
Ikasturteaz aparte, eguraldi onak ere lagundu dio salmenten gorakadari, Elenak aipatutakoaren arabera. Honen aburuz, eguraldi ona dagoenean jende asko egoten da Campuseko instalazioetan, eta gehiago kontsumitzen dute. “Bero egiten duenean ikasle asko gerturatzen da eta beroari aurka egiteko produktuak kontsumitzen dituzte” aitortu zuen honek.
Hipotesi hau babesten du Maite Lekuona ikasleak ere. Honek dioenez, “Bero egiten duenean kanpora irteten gara, eguzkitan egotera, eta bero ez izateko supermerkatuan edariak erosten ditugu. Hotza edo euria egiten duenean, ordea, kafetegietara joaten gara bero egotera, eta bertan kontsumitzen dugu, edota fakultate barruan egoten gara”.
Aliproxeko langileek diotenez, freskagarriak izan dira egunotan gehien kontsumitu izan den produktua, eta, oro har, hala izan ohi da ikasturte osoan zehar.
Campuseko bizitza
Leioako campusa mendi aldean dagoenez gero, bertako instalazioak ikasturtean zehar soilik egoten dira irekita, baita udako azterketa edota matrikula garaietan ere. Ikasleen etengabeko joan-etorria da instalazio hauek bizirik mantentzen dituena.
Dena den, badira hurbileko udalerrietatik campusera kontsumitzera joaten diren pertsonak, bertako supermerkatua ere gehiago bultzatzen dutelarik.
Erasmus programari buruzko
hitzaldia izango da urrian EHU-ko Leioako Kanpusean
Data oraindik ez da ofiziala,
baina fakultatean zehar kartelak jarriko dira ekitaldiaren berri emanez eta
data zehaztuz
Oiane Luaces, Iratxe Reza eta
Oihane Martinez
Erasmus beka
programari buruzko informazioa azaltzeko hitzaldi bat emango da EHU-ko Leioako
Kanpusean Gizarte Zientziak eta Komunikazioaren fakultateko auditorioan. Data
zehatza ez dago oraindik finkaturik baina ekitaldia urriaren amaiera aldera
izango da. Fakultatean zehar kartelak jarriko dira ekitaldiaren berri emanez
eta data zehaztuz.
Hitzaldia atzerrian ikastearen esperientzia bizitzeko prest dauden ikasleei
dago bideratua, baina bereziki 3º kurtsoan joan nahi diren ikasleentzat. Izan
ere, bertan jarraitu beharreko pausuak eta bete beharreko data guztiak azalduko
dira.
Erasmus-ean parte hartzeko hainbat irizpide hartzen dira kontuan, baina
herrialdea aukeratzeko bataz-besteko nota da garrantzitsuena. Fakultateko
Nazioarteko Harremanen Mintegi burua Jon Ander Kanpandegik argitu du: “Hirugarren
mailan Erasmus-a egiteko lehenen mailako notak kontuan hartuko dira. Laugarren
mailan egin nahi izanez gero, lehenengo bi mailetako notak kontuan hartuko dira”.
Hala ere, laugarren mailan joan nahi izanez gero, lauhileko bakar bat bakarrik
joateko aukera dagoela azaldu zuen Kanpandegik.María Ruiz-ek, Publizitate eta Harreman Publikoetako 2. mailako ikasle
batek Holandara edo Alemaniara joatea gustatuko litzaiokela, baina plaza
kopuruagatik eta notagatik zaila ikusten duela aitortu du.