Kurtso berriaren hasiera dela eta Leioako campuseko supermerkatuko salmentek gora egin dute
Eider Jaio eta Itxaso León
Leioako Campuseko Eroski Aliprox supermerkatuko salmentek susperraldia jasan dute ikasturte berriaren hasierarekin batera. Ikasleen bueltarekin batera, supermerkatua berriz bezeroz bete da. Elena Pazos Castrok, supermerkatuko langileak dioenez, abuztuan ateak itxita eduki eta gero, esku onez hartu dute ikasturte berria.
Ikasturteaz aparte, eguraldi onak ere lagundu dio salmenten gorakadari, Elenak aipatutakoaren arabera. Honen aburuz, eguraldi ona dagoenean jende asko egoten da Campuseko instalazioetan, eta gehiago kontsumitzen dute. “Bero egiten duenean ikasle asko gerturatzen da eta beroari aurka egiteko produktuak kontsumitzen dituzte” aitortu zuen honek.
Hipotesi hau babesten du Maite Lekuona ikasleak ere. Honek dioenez, “Bero egiten duenean kanpora irteten gara, eguzkitan egotera, eta bero ez izateko supermerkatuan edariak erosten ditugu. Hotza edo euria egiten duenean, ordea, kafetegietara joaten gara bero egotera, eta bertan kontsumitzen dugu, edota fakultate barruan egoten gara”.
Aliproxeko langileek diotenez, freskagarriak izan dira egunotan gehien kontsumitu izan den produktua, eta, oro har, hala izan ohi da ikasturte osoan zehar.
Campuseko bizitza
Leioako campusa mendi aldean dagoenez gero, bertako instalazioak ikasturtean zehar soilik egoten dira irekita, baita udako azterketa edota matrikula garaietan ere. Ikasleen etengabeko joan-etorria da instalazio hauek bizirik mantentzen dituena.
Dena den, badira hurbileko udalerrietatik campusera kontsumitzera joaten diren pertsonak, bertako supermerkatua ere gehiago bultzatzen dutelarik.Ikusi bideoa hemen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina