Erasmus programari buruzko
hitzaldia izango da urrian EHU-ko Leioako Kanpusean
Data oraindik ez da ofiziala,
baina fakultatean zehar kartelak jarriko dira ekitaldiaren berri emanez eta
data zehaztuz
Oiane Luaces, Iratxe Reza eta
Oihane Martinez
Erasmus beka
programari buruzko informazioa azaltzeko hitzaldi bat emango da EHU-ko Leioako
Kanpusean Gizarte Zientziak eta Komunikazioaren fakultateko auditorioan. Data
zehatza ez dago oraindik finkaturik baina ekitaldia urriaren amaiera aldera
izango da. Fakultatean zehar kartelak jarriko dira ekitaldiaren berri emanez
eta data zehaztuz.
Hitzaldia atzerrian ikastearen esperientzia bizitzeko prest dauden ikasleei
dago bideratua, baina bereziki 3º kurtsoan joan nahi diren ikasleentzat. Izan
ere, bertan jarraitu beharreko pausuak eta bete beharreko data guztiak azalduko
dira.
Erasmus-ean parte hartzeko hainbat irizpide hartzen dira kontuan, baina
herrialdea aukeratzeko bataz-besteko nota da garrantzitsuena. Fakultateko
Nazioarteko Harremanen Mintegi burua Jon Ander Kanpandegik argitu du: “Hirugarren
mailan Erasmus-a egiteko lehenen mailako notak kontuan hartuko dira. Laugarren
mailan egin nahi izanez gero, lehenengo bi mailetako notak kontuan hartuko dira”.
Hala ere, laugarren mailan joan nahi izanez gero, lauhileko bakar bat bakarrik
joateko aukera dagoela azaldu zuen Kanpandegik.
María Ruiz-ek, Publizitate eta Harreman Publikoetako 2. mailako ikasle
batek Holandara edo Alemaniara joatea gustatuko litzaiokela, baina plaza
kopuruagatik eta notagatik zaila ikusten duela aitortu du.
Iturria: Google imágenes
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina