70 ikasle atzerritar etorri dira EHU-ra aurtengo
lehenengo seihilabetekoan
Unibertsitateak kreditu bat ematen die nazioarteko ikasleei hasierako hilabetean laguntzen dieten EHU-ko ikasleei
Julen SAN ESTEBAN eta Ane ESCALA
Buddy programan esku hartu duten ikasleei fakultateak kreditu batekin saritzen
die, eta hori badirudi ere horretan izena emateko arrazoi nagusia, beste herrialdetatik
etortzen diren gazteekin harremanak bilatzen dituzten ikasleak badaude. Jon
Ander Kanpandegik aipatu du ezagutu duela buddy izanaren ondorioz hasitako
harremanarekin jarraitu duten ikasleak.
Kurtso honetako lehen seihilabetekoan,
Erasmus programa eta antzekoen eskutik atzerritik 70 ikasle etorri dira EHU-ko
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera ikastera. Halaber, ikasle hauei
ongi etorria eta hastapenak errazteaz arduratzen diren ikasleak, buddy
programan parte hartzen dutenak alegia, ikasle atzerritarren erdia izan dira.
Dekanatoko teknikoa den Jon Ander Kanpandegik adierazi duen bezala, urtero
bigarren seihilabeteko buddiak nabarmenki gehiago izaten ohi dira
lehenengoarekin alderatuz. Are gehiago, kopuruak urtarrilean alderantzizkoak
dira, buddyak nazioarteko ikasleak baino gehiago izaten direlako. Izan ere,
“buddy programaren lehenengo deialdian izena emateko egiten den bilera ekainean
burutzen da eta, une horretan, ikasleak dagoeneko itzuli izan dira euren etxera
ikasturtea bukatu baita”, zehaztu du Kanpandegik.
Lukas Fuhtmannek, Alemaniatik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera etorri den ikasleak, programan parte hartzearen esperientzia positiboa izan dela jakinarazi du. Halere, esan du klaseetan ikasle lokalak berera joaten direla eta agian interesgarria litzatekeela, buddy programaz aparte, bestelako aukerak edukitzea unibertsitatearen partetik.
EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea etorritako nazioarteko ikasleak
Iturria: Euskal Herriko Unibertsitatea

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina