Imanol Murua: “Kazetaritza politikoa komunikazio bulegoek zuk argitaratzerik nahi ez duen hori argitaratzea da ”
Kazetari politikoak informazio iturriekin sortzen diren harremanen eragina goraipatu du hitzaldian zehar
Oiane Luaces eta Ane Escala
Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle den Imanol Murua kazetariak, kazetariek beraien informazio iturriekiko independentziaren garrantzia nabarmendu zuen Kazetaritzaren Politikoaren eta Komunikazio Estrategikoaren Giltzarriak jardunaldian, EHU-ko Leioako Campusean egin zena. Muruak kazetari bezala iturri propioak izatearen beharra eta garrantzia adierazi zuen bertan, eta, era berean, horiekin konfiantza harremanak izateak dituen arriskuak.
Kazetari politiko aritzearen eskarmentua oinarri hartuta, EHU-ko irakasleak hainbat ondorio aurkeztu zizkion entzulegoari ekitaldian, hitzaldiaren ardatz gisa informazio iturriekin sortzen diren konfiantza-harremanak kazetariaren lana baldintza dezaketela planteatuz.
“Gehiago kontatzen genuen gutxiago genekienak askoz gehiago zekitenak baino”, adierazi zuen kazetariak gabinete politikoan lan egin sasoiaren inguruan. Ildo horretik, Lance Amstrong txirrindulariak doppinarekin izan zuen istilua gogora ekarri zuen Muruak, txirrindularitzan espezializatutako kazetariek berria zabaldu aurretik gaiari buruz jakinaren gainean zeudela azpimarratuz.
Muruak informazio “konfidentzialaren” erabilgarritasun ezari erreparatu dio ere, informazio iturriekin harreman onak izatearen fruitua izanik, baina argia ikusi ezin dutenak. Irakaslearen aburuz, kazetariak ezin du inoiz ahaztu irakurlearentzat edo entzulearentzat lan egiten ari duela; izan ere, haren ikuspegitik arazorik larriena lan egiten den komunikazio bulegoaren interes eta irizpideen arabera jokatzea litzateke kazetari aritzerakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina