10/11/2016

Prentsaurrekoa: Imanol Murua

Imanol Murua: “Kazetaritza politikoa komunikazio bulegoek zuk argitaratzerik nahi ez duen hori argitaratzea da ”
Kazetari politikoak informazio iturriekin sortzen diren harremanen eragina goraipatu du hitzaldian zehar
Oiane Luaces eta Ane Escala
Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle den Imanol Murua  kazetariak, kazetariek beraien informazio iturriekiko independentziaren garrantzia nabarmendu zuen Kazetaritzaren Politikoaren eta Komunikazio Estrategikoaren Giltzarriak jardunaldian, EHU-ko Leioako Campusean egin zena. Muruak kazetari bezala iturri propioak izatearen beharra eta garrantzia adierazi zuen bertan, eta, era berean, horiekin konfiantza harremanak izateak  dituen arriskuak.
Kazetari politiko aritzearen eskarmentua oinarri hartuta, EHU-ko irakasleak hainbat ondorio aurkeztu zizkion entzulegoari ekitaldian, hitzaldiaren ardatz gisa informazio iturriekin sortzen diren konfiantza-harremanak kazetariaren lana baldintza dezaketela planteatuz.
“Gehiago kontatzen genuen gutxiago genekienak askoz gehiago zekitenak baino”, adierazi zuen kazetariak gabinete politikoan lan egin sasoiaren inguruan. Ildo horretik, Lance Amstrong txirrindulariak doppinarekin izan zuen istilua gogora ekarri zuen Muruak, txirrindularitzan espezializatutako kazetariek berria zabaldu aurretik gaiari buruz jakinaren gainean zeudela azpimarratuz.
Muruak informazio “konfidentzialaren” erabilgarritasun ezari erreparatu dio ere, informazio iturriekin harreman onak izatearen fruitua izanik, baina argia ikusi ezin dutenak. Irakaslearen aburuz, kazetariak ezin du inoiz ahaztu irakurlearentzat edo entzulearentzat lan egiten ari duela; izan ere, haren ikuspegitik arazorik larriena lan egiten den komunikazio bulegoaren interes eta irizpideen arabera jokatzea litzateke kazetari aritzerakoan.

Iturria: www.ehu.eus

Prentsaurrekoa: Berta García Orosa

Berta García Orosa: “Politika arloan gero eta gehiago jotzen da pertsonifikaziora”

                                                                                                                     Itxaso León eta Eider Jaio

2016ko urriaren 3an Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatera etorri zen Berta García Orosa, Santiago de Compostelako unibertsitateko kazetaritza irakaslea. Konbergentzia eszenatokian kazetaritza politikoaren eta komunikazio estrategiaren giltzarriei buruzko hitzaldia eman zuen. Entzuleak EHU-ko bigarren mailako Kazetaritza, Publizitate eta HHPPetako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak izan ziren.

Komunikazio Gabineteei eta hauen gaur egungo garrantziari buruz mintzatu zen García Orosa. Gabineteek aldaketa asko egin behar izan dituzte gaur egungo egituretara moldatzeko: Gaur egun mezua sortzen da, gero mezua eguneratzen da, ezagutu eta aztertzen da eta azkenik hartzaileekin feed-backa gauzatzen da.

Joera berriak
Politika arloari dagokionez herritarren botoa aldatzeko metodoak ere guztiz aldatu dira, ez ordea kontatzeko lanabesak. Hiru tresna nagusi erabiltzen dira horretarako. Lehena, Storytelling delakoa da: Garcíaren hitzetan, "istorio bat kontatzen da eta horrela hartzaileen gogoetan geratzen da". Indar handia du, eta horri esker politika pertsonifikatu egiten da, hizlariaren aburuz. Bigarrena Transmedia da, non medio ezberdinak erabiliz istorio baten kontaketa gauzatzen da. Azkenik, Frames-i buruz hitz egin zuen Garcíak, hau da, egitura horienganako hartzaileak duen ikuspuntuari buruz.

Iturria: Ziber Egunkaria

10/04/2016

70 ikasle atzerritar etorri dira EHU-ra aurtengo lehenengo seihilabetekoan

70 ikasle atzerritar etorri dira EHU-ra aurtengo lehenengo seihilabetekoan

Unibertsitateak kreditu bat ematen die nazioarteko ikasleei hasierako hilabetean laguntzen dieten EHU-ko ikasleei

Julen SAN ESTEBAN eta Ane ESCALA

Buddy programan esku hartu duten ikasleei fakultateak kreditu batekin saritzen die, eta hori badirudi ere horretan izena emateko arrazoi nagusia, beste herrialdetatik etortzen diren gazteekin harremanak bilatzen dituzten ikasleak badaude. Jon Ander Kanpandegik aipatu du ezagutu duela buddy izanaren ondorioz hasitako harremanarekin jarraitu duten ikasleak.

        Kurtso honetako lehen seihilabetekoan, Erasmus programa eta antzekoen eskutik atzerritik 70 ikasle etorri dira EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera ikastera. Halaber, ikasle hauei ongi etorria eta hastapenak errazteaz arduratzen diren ikasleak, buddy programan parte hartzen dutenak alegia, ikasle atzerritarren erdia izan dira.
      Dekanatoko teknikoa den Jon Ander Kanpandegik adierazi duen bezala, urtero bigarren seihilabeteko buddiak nabarmenki gehiago izaten ohi dira lehenengoarekin alderatuz. Are gehiago, kopuruak urtarrilean alderantzizkoak dira, buddyak nazioarteko ikasleak baino gehiago izaten direlako. Izan ere, “buddy programaren lehenengo deialdian izena emateko egiten den bilera ekainean burutzen da eta, une horretan, ikasleak dagoeneko itzuli izan dira euren etxera ikasturtea bukatu baita”, zehaztu du Kanpandegik.

       Lukas Fuhtmannek, Alemaniatik Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatera etorri den ikasleak, programan parte hartzearen esperientzia positiboa izan dela jakinarazi du. Halere, esan du klaseetan ikasle lokalak berera joaten direla eta agian interesgarria litzatekeela, buddy programaz aparte, bestelako aukerak edukitzea unibertsitatearen partetik.
        
EHU-ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea etorritako nazioarteko ikasleak
Iturria: Euskal Herriko Unibertsitatea

Kurtso berriaren hasiera dela eta Leioako campuseko supermerkatuko salmentek gora egin dute

Kurtso berriaren hasiera dela eta Leioako campuseko supermerkatuko salmentek gora egin dute
Eider Jaio eta Itxaso León
Leioako Campuseko Eroski Aliprox supermerkatuko salmentek susperraldia jasan dute ikasturte berriaren hasierarekin batera. Ikasleen bueltarekin batera, supermerkatua berriz bezeroz bete da. Elena Pazos Castrok, supermerkatuko langileak dioenez, abuztuan ateak itxita eduki eta gero, esku onez hartu dute ikasturte berria.
Ikasturteaz aparte, eguraldi onak ere lagundu dio salmenten gorakadari, Elenak aipatutakoaren arabera. Honen aburuz, eguraldi ona dagoenean jende asko egoten da Campuseko instalazioetan, eta gehiago kontsumitzen dute. “Bero egiten duenean ikasle asko gerturatzen da eta beroari aurka egiteko produktuak kontsumitzen dituzte” aitortu zuen honek.
Hipotesi hau babesten du Maite Lekuona ikasleak ere. Honek dioenez, “Bero egiten duenean kanpora irteten gara, eguzkitan egotera, eta bero ez izateko supermerkatuan edariak erosten ditugu. Hotza edo euria egiten duenean, ordea, kafetegietara joaten gara bero egotera, eta bertan kontsumitzen dugu, edota fakultate barruan egoten gara”.
Aliproxeko langileek diotenez, freskagarriak izan dira egunotan gehien kontsumitu izan den produktua, eta, oro har, hala izan ohi da ikasturte osoan zehar.
Campuseko bizitza
Leioako campusa mendi aldean dagoenez gero, bertako instalazioak ikasturtean zehar soilik egoten dira irekita, baita udako azterketa edota matrikula garaietan ere. Ikasleen etengabeko joan-etorria da instalazio hauek bizirik mantentzen dituena.
Dena den, badira hurbileko udalerrietatik campusera kontsumitzera joaten diren pertsonak, bertako supermerkatua ere gehiago bultzatzen dutelarik.

Ikusi bideoa hemen:

Erasmus programari buruzko hitzaldia izango da urrian EHU-ko Leioako Kanpusean

Erasmus programari buruzko hitzaldia izango da urrian EHU-ko Leioako Kanpusean

Data oraindik ez da ofiziala, baina fakultatean zehar kartelak jarriko dira ekitaldiaren berri emanez eta data zehaztuz

Oiane Luaces, Iratxe Reza eta Oihane Martinez

Erasmus beka programari buruzko informazioa azaltzeko hitzaldi bat emango da EHU-ko Leioako Kanpusean Gizarte Zientziak eta Komunikazioaren fakultateko auditorioan. Data zehatza ez dago oraindik finkaturik baina ekitaldia urriaren amaiera aldera izango da. Fakultatean zehar kartelak jarriko dira ekitaldiaren berri emanez eta data zehaztuz.

Hitzaldia atzerrian ikastearen esperientzia bizitzeko prest dauden ikasleei dago bideratua, baina bereziki 3º kurtsoan joan nahi diren ikasleentzat. Izan ere, bertan jarraitu beharreko pausuak eta bete beharreko data guztiak azalduko dira.

Erasmus-ean parte hartzeko hainbat irizpide hartzen dira kontuan, baina herrialdea aukeratzeko bataz-besteko nota da garrantzitsuena. Fakultateko Nazioarteko Harremanen Mintegi burua Jon Ander Kanpandegik argitu du: “Hirugarren mailan Erasmus-a egiteko lehenen mailako notak kontuan hartuko dira. Laugarren mailan egin nahi izanez gero, lehenengo bi mailetako notak kontuan hartuko dira”. Hala ere, laugarren mailan joan nahi izanez gero, lauhileko bakar bat bakarrik joateko aukera dagoela azaldu zuen Kanpandegik.  María Ruiz-ek, Publizitate eta Harreman Publikoetako 2. mailako ikasle batek Holandara edo Alemaniara joatea gustatuko litzaiokela, baina plaza kopuruagatik eta notagatik zaila ikusten duela aitortu du. 

Resultado de imagen de erasmus logo
 Iturria: Google imágenes